martes, 4 de junio de 2013

Akordio konstituziogile berria Estatuan eta estatu-azpiko gobernuen Europa eskatu du Ortuzarrek

 
andoni ortuzar, eaj-pnv
2013/06/03
EAJ-PNVren EBBren Presidente Andoni Ortuzar Espainiako 1978ko Konstituzioaren "zirriborro zaharkitua" aldatzearen aldeko agertu da, inor ez omen dago gustura "jantzi" horretan sartuta" ez Euskadi, ez Catalunya,ezta Espainia ere". Ildo horretan, Eskatuan eskatu du akordio konstituziogile berria eta estatu-azpiko gobernuen Europa.
EBBko presidentea Forum Europak antolatutako gosarian egon da Sir Graham Watson  ALDE Europar Liberal eta Demokraten Aliantzako presidentearekin. Bertan eskatu du euskaldunei "berdintasunezko tratua" ematea. Beren ustetan ez da "gehiegi" eskatzea "euskal nortasuna aintzat hartzea eta errespetatzea, eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea betetzea" .
Aldi berean, Europar Batasunari eskatu dio nazio errealitateak aitortzea estatu azpiko gobernuak aitortuko eta errespetatuko dituen Europa behar delako. Hori dela eta, Europa federalaren aldeko apustua egin du,non subiranotasunak partekatuak izango diren.