jueves, 18 de agosto de 2011
ZERGATIK EZ?
ZERGATIK EZ?
By Urkullu on agosto 17th, 2011
Argi eta garbi jakin behar dute, Euzko Alderdi Jeltzalea-k proposamen hori ez duela onartzen eta ez duela onartuko. Ez dugu onartzen euskarari garrantzi gutxiago ematea. Ez dugu onartzen euskal gizarteak ere onartzen ez duelako.
El pacto PSE-PP está empeñado en convertir el euskera en un idioma de segunda división. Olvidan deliberadamente que viven en un país que es bilingüe y que quiere ser bilingüe. Que las dos lenguas, el castellano y el euskera, son oficiales. Que hasta el acceso del PSE a la responsabilidad de Gobierno con el apoyo del PP, la C.A.Euskadi ha sido modelo de búsqueda de consenso en la normalización de la cooficialidad y el desarrollo de la lengua minorizada que sigue siendo el euskera. Olvidan la existencia de un Consejo asesor del Euskera, la herencia del Gobierno anterior del Plan Euskera XXI, hacen caso omiso de la Academia de la Lengua Vasca-Euskaltzaindia,…
Olvidan que, además de lo anterior, año a año las familias vascas demuestran su creciente apuesta por el euskera, sí las familias porque además de las matriculaciones de las-los alumnos muchos padres adoptan un compromiso voluntario de aprendizaje de ellos mismos también en euskera, pero año a año el PP avanza en la dirección opuesta y el PSE parece tener que secundarle.
Ahora en pleno agosto y después de treinta años de avance, acaban de anunciar el inicio del retroceso del euskera en Osakidetza.
Si estos dos partidos, el PSE y el PP, mantienen esta actitud contraria al euskera y contraria a la voluntad de la sociedad vasca, el futuro es impredecible.
Hilabete barru ikasturte berria hasiko da, eta aurten ere, urtero bezala, B eta D ereduek aurrerapauso berri bat emango dute euskal hezkuntza sistema osoan. Aurten ere, famili gehiagok euskeraren aldeko apostua egingo du orain arte egin duen bezela. Askatasun osoz eta inoren inposaketarik gabe, familiek euskal ereduak aukeratzen dituzte beraien seme-alaben hezkuntzarako.
Gure Erkidegoak ofizialak diren bi hizkuntza ditu, euskara eta gaztelania, eta gurasoek beraien seme-alabek biak ikastea, ezagutzea eta erabiltzea nahi dute.
B eta D ereduen aldeko apostua askatasun osoz egiten dela esan dut. Egia da, baina ez egi osoa, ñabardura bat egin beharra dago: bi urtetik hona, Eusko Jaurlaritzak A ereduaren aldeko kanpaina indartzen joan delako aurreko azken urteotan PP-k behin eta berriro oinarririk gabeko aldarrikapena egin ondoren.
Gezurra dirudi baina egia da, PP-k inposatutako eta PSE-k onartutako kanpaina bat da A ereduaren aldekoa. Dena den, kanpaina honen emaitza ezaguna da: Jaurlaritzak gauza bat bultzatu nahi eta gizarteak kontrakoa aukeratu.
Jaurlaritza errealitatearen eta etorkizunaren kontra ari da, euskeraren hedapena gelditu nahian dabil. Gizartearen borondatearen kontra dago, beraz.
Eta horren ondorioz, Jaurlaritza harritu egiten da, gainera, inkesta guztietan “eskas” bat ateratzen duenean. Hori gertatzen zaio gizartearen nahiei eta eskariei erantzuten ez dionari!. Hori gertatzen zaio, besteak beste, euskara bigarren mailara bidali nahi duen Jaurlaritzari!
Gizarteak euskara sustatu eta bultzatu nahi du. Jaurlaritzak, zergatik ez?
PSE-k eta PP-k ahal duten guztietan Gernikako Estatutoa goraipatzen dute. Goraipatu bai, egun horretan festa antolatu ere bai, baina bete ez. Edo gutxienez betetzeko ahaleginak moteldu egiten dituzte. Hobe lukete gutxiago hitzegitea, eta gehiago egitea!
Estatutoak berak argi hitz-egiten du, eta hainbeste maite duten hizkuntzan ezin da argiago esan:
“El euskera, lengua propia del País Vasco, tendrá como el castellano, carácter de lengua oficial en Euskadi, y todos sus habitantes tiene el derecho a conocer y usar ambas lenguas.
Las instituciones (…) garantizarán el uso de ambas lenguas, regulando su carácter oficial, y arbitrarán y regularán las medidas y medios necesarios para asegurar su conocimiento”.
Testu argia eta ulerterreza da. Horregatik egiten zaigu hain ulergaitza egungo Jaurlaritzaren hizkuntza-politika. Euskaldunok (berton bizi garen guztiok) eskubideak ditugu, eta horietako bat gure bi hizkuntzak erabili ahal izatea da.
Jaurlaritzari dagokio neurriak hartzea eta baliabideak eskaintzea eskubide hauek betetzeko eta garatzeko. Baina honetan ere Jaurlaritza gizartearen nahiaren aurka doa. Eta ez hori bakarrik, hitzez hainbeste defenditzen duten Estatutoaren aurka ere badoa.
Euskadi-k, hiritar askoren borondateari esker, urtez-urte euskeraren berreskuratze prozesuan aurrera egitea lortu du. Hiru hamarkadetako lana eta konpromisoari esker Euskadi-k, urtez-urte, euskaldunagoa izatea lortu du. Eredugarria izan den adostasunaren jorratze bitartez.
Gure helburua, Estatutoan idatzita eta onartuta dagoen bezala, benetako elebitasuna lortzea da. Eta elebitasunera hurbiltzen goaz, poliki baina sendo, atzerapausorik gabe.
Osaikidetzan atzerapausoa
Guzti honengatik gertatu zaigu hain mingarria udara honetan Jaurlaritzak, Osakidetzaren bidez, hartu duen erabakia. Eman duen atzerapausoa.
Bat batean, abuztuaren erdi erdian, Osakidetzako arduradun bat azaldu da, euskara gutxiezteko, euskara atzerabidean jartzeko. Hori bai da, azken finean, udara honetan Jaurlaritzak “perpetratu” duena, Osakidetzarako lan deialdi publikoa dela eta.
Gezurra badirudi ere, 2011. urtean euskararen balioa duela hiru urte baino txikiagoa ala gutxiagokoa izango da. Urtez-urteko garapen eta bilakaera baikorra gelditu nahi dute. Gelditu atzera egiteko!. Eta nork eta Eusko Jaurlaritzak!
Argi eta garbi jakin behar dute, Euzko Alderdi Jeltzalea-k proposamen hori ez duela onartzen eta ez duela onartuko. Ez dugu onartzen euskarari garrantzi gutxiago ematea. Ez dugu onartzen euskal gizarteak ere onartzen ez duelako.
PSE-ren eta PP-ren euskerarekiko politika argi gelditu da 2011.eko abuztua honetan.
Ixil ixilik eta poliki poliki, euskara bigarren mailara jeitsi nahi dute. Estatutoa baztertuz, urteetako akordioak apurtuz, “Euskara XXI” proposamena ahaztuz, “euskarari ez” esaten diote. Hau al da normalizazioa!
Hau ez da euskal gizarteak nahi duen etorkizuna. Etorkizuna idatzita dago eta zera dio: euskara gure hizkuntza da eta garatzeko laguntza behar du. Zergatik ez?